XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOULA GIZOUNEK LUR ETA HOURAK GOITU DUTIEN...

LURRAREN ETSAIAK

Ororek badakizie, aiziak eta hourak noula erhaztatzen, erhausten eta jaten dien lurra: aisa ezagun den gaiza da hori berheziki lur erabili gizenetan.

Bena audela, hanitch aldiz, mouldegaitzkeriaz edo ezacholkeriaz, gizounak berak sordei gaichki erabilten dutu lur hountako berjin gaizak! Holatan, zer bekhatia eta ogena goure bortu eta mendi bizkarren beren zuhainetarik noula nahi pikarraitzia...

Amiketako elgetan, lur achala ezinago mehats da: lehen, oro bazkagia zien eta ordian belharzaiñek lurra aidatzetik edo lerratzetik baratzen. Bena orai, alde hetako aize gaitz eta basek aitzinian otsemaiten dire eta erhausten lur erabili arhin houra... deuse hebenko itsas-aiziak. Landes-etako hariña bezala! Hala hala Indes-tan eta African, desertia bethi antzina badoua, gaiza ororen bereizez!

Eta lurra, holachek, bethi gerougo haboro flakatzen eta galtzen ari den bere demboran, zer ikhousten dugu? Asie-an eta African, hilak zinez aphartu dira: diroienaz, Indes- tako bizizaliak ehun miliounez emendatu dira azken berrogeita hamar ourthe horietan!

Jaliak soberatu nahiz arrazoueki ez dea hala! eta janharia bethi chuhurtzen... oranokouan lurrak baizik ez baitu haatik halakorik emaiten!

ISEIUKAN

Horra zertako diren, hanich gunetan, gizounak hasi iseyukan. Zer egin? Hourten kountre, azkarki ari dira gudukan, Nouvelle Zelande delakoun Indes-tan aldiz, hourbide egiten, lur utsalen hourtatzeko. Behar dire, bestalde, zuhaintze lanthatu eta helgorra egin, lurraren ekhurazteko. Laborarier eta kabale hazler enthelegarazi nahiz ari dira hanko aintzindariak, lan hori aspaldian egin beharra dela.

Ber demboran, behar die ikhasi hourraren biltzen eta zerbutchatzen: heben gainti idortiak deuse ez dira... African eta Australian behar zuntukie ardiak, miraka hiltzen ikhousi, ekhitoltzin!

Bena dezagun jakin California-ako berri! Kartiel aberatsa; Amerikaren haztia! Han dira jiten ausarki fruta, bihi et hazkurri guziak. Bena ez ountsa phenatu gabe hatik! Han ere alhorrak lan-gose... Zer hourtiak eta zer idortiak alde hetan! 1940-ko hourte handian, hourrak hedatu zien berrehun mila ithegun lurren gainti, eta hamabost milioun dollars-en itsesa egin.

EBI-EGILIA

Eta idortiak! Diala berrogei bat ourthe, bazen Californian, ebi egile bat, Hatfield otsez. Haren deila, oderiak jiten zien eta ebia hasten. Hogei ourthetan barnen, bost ehun aldiz ebia holachet jin erazi zian!

Behin hatik soberato... 1916-n zen, San Diego-ko herrian. Ebi erauntsia azkarki hasi, hourbilgia ttipiegi agitu, ata edeiten zutian bere lauetan hogeita hirou milioun pintak! gaintitu, eta bazterrak oro hourpian ezari.

Ebi egiliak ez erauntsiaren ekhurazteko photererik... Arrestan, egia erraiteko, errandelako ebi egilik etzin zuk eta nik beno haboro ebirik egiten. Bena gizoun abila zen, hari behazaliak eta sos emaliak aldiz sinheskor eta tonto agitu... hori usian aski beita sakola zoumbaiten ountsa bethatzeko!!!

Demborari so ari zen, sasouaren arabera: idorte luze bat lehenik ountsa gozatzen; gero, negiari buruz edo dembora tcharra sendi zianian, hasten zen erraiten ebia zouela, bi hilabeten burukoz berautena...

LAN HANDIAK

Geroztik, beste gizounik agertu da, jakintsun eta fountsdun. Eta lan handiak abiatu dutie Californian, Central Valley delakoun.

Zer da Central Valley hori? Californiako gunerik aberatsena! Eremu gaitzeko elgia: berrehun leco luzegouan, hogeita bost largogoun; kasikoro ordaki ekhijeikigian Sierra Nevada delako bortiak; beste muga itsasoua. Ehun mila bizizale; berrogei mila etchalte, beren alhor, baratze, akholu eta bazkagiekin.

Buru batin, ipharraldian, Shasta-ko mendiak eta Sacramento uhaitza, bere hourte lanjerousekin. Gainti hortan, hour sobera... Beste burian, Tahachapi-ko bortia, bere uhaitzarreki, San Joaquin delakoua.

Bi erreka horien juntan, itsaso bazterrian, lur beltz ezinago aberatsa. Bestetan orotan, idortiak azkarki esprabatzen du lurra; phutziak badira hourtatzeko; bena sorgiak agortzen ari, eta denek, behar lizatekin hourraren erdia baizik ez die emaiten.

Hora zertako delibeatu dien, Sacramento-ko hour soberakinaren alde hortarat biltzia, eta Sierra-ko erreken ber gaintialat unguraztia! Sacramento ondouan, izigarriko hourbilgia egiten die: hogeita hamar mila ithegunen eremia hartuko du!

Lehenik, behar dutie berrogeita hamar kilometra burdun-bide lekhuz khambiatu, zazpi zubu eraiki, eta hamabi lurpez-igarangia zilatu. Sierra-ko erreken bilgiak baduke bost mila ithegun. Bi miliun ithagun lurren hourtatzeko, badaiteke bost hourbide handi sei ehun eta hogeita hamar kilometretan.

Erran gabe, lan horik oro ez direla dohanik egichouak: berrehun eta hirouetan hogeita lau miliun dollars khoste behar zien... gerla aitzineko prezioutan!

URRENT-KITZA

Gizouna mundu hountako errege eta nausi egin zian Zeluko Jinko Jaunak: munduko gaizak oro haren zerbutchuko. Eta gizouna bera aldiz, bere Creazale eta Salbazaliaren eskupeko.

Jakitatia, gaiza ederra, gizounaren eta Jinko Hounaren zerbutchari delarik... Bena Jinko Hounaren ahantztiarekin, gizounak bertan kabaletzen... eta harien jakitatia ordian ertzokeria handirenen bazkazalia!

Bi-Hitz